2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

UDAZKENETIK NEGURA OLENTZEROREN KONTURA

Aurten ere neguaren atarian Olentzero eta Mari Domingi etorri zaizkigu ikastolara. Haiei harrera egiteko gelak txukun asko apaindu genituen eskulan polit-politak eginez eta izugarri ondo pasatuz.


Idurrerekin ere kanta eta dantza martxosoa prestatu genuen, guztiok batera, gainontzeko guztiei eskeintzeko.


Ondoren eta jaialdiari bukaera ezin hobea emateko gurasoek prestatutako gaztain goxo-goxoak jan eta elkarrekin patioan bikain pasa genuen.



Kontuz! Erre gabe, bero-bero daude eta!



Aragazki guztiak ikusteko sahatu HEMEN edo beheko loturan.

ARGAZKIAK: https://goo.gl/photos/Q4Pc1MsGFRxtchcb6

2. MAILAKOAK EUSKARAREN ASTEAN

Udazkeneko azken egunetan euskararen astea ospatu genuen herrian.


Ikastolako umeok ere, pankarta, postal, jolas eta lelo ezberdinak asmatu eta gozatu genituen gure hizkuntzaren alde.


Aragazki guztiak ikusteko sahatu HEMEN edo beheko loturan.

ARGAZKIAK: https://goo.gl/photos/ZXhsoFGqHsxKgkAb6


2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

2.A MAILA PERRETXIKOTAN


Joan den udazkenean, urtaro honetan ugari eta ohikoak diren gauzetaz ari ginela, perretxikoak agertu ziren zerbait erakargarri eta ikertzea merezi zuen zerbait bezala.


Esan eta egin, hasi ginen petrretxikoak ekarri eta ikertzen, gaiaren inguruko liburu eta gidak aztertzen, posterrak hormetan itsasten... gure gelak laborategi mikologiko bat eman zuen arte.


Ez pentsa ordea horretan bakarrik geratu ginenik. Behin azterketa eginda gure 2.Bko lagunekin esposaketa eta dastaketa bat prestatu genuen eta bertan bai, bertan gozatu genuen gehien, gelan ikasitakoa eta mendian jasotakoa elkarbanatzen.


Esposaketa eguneko argazki guztiak ikusi nahi badituzue sakatu HEMEN edo azpiko loturan eta zuzenean eramango zaituzte bildumara.




KAIXO!


Beno ba, heldu da azkenean gure lehen sarrera!

1. eta 2. mailako piraten aurreneko testutxoa, botila barruko pergamino kiribildutik zuen egongeletara zuzen-zuzenean.

Blog honen bitartez Ikastolan egingo ditugun ekintza ezberdinen berri ematea besterik ez dugu nahi. Saiatuko gara beraz, ahal dugun neurrian, testu eta argazkitxoak igotzen. Ikastolan egindakoen zatitxo bat, besterik ez bada ere, zuen etxeetara heldu dadin.

Ongi etorri gure itsasontzira eta ondo heldu haize-oihalei. Hasi da bidaia!