PIRATEN BIZITZA HOBERENA DA!
ASTELEHENA
Goizean autobusera igo ginen eta Piraten etxera abiatu ginen. Heltzean hamaiketakoa jan genuen.
Arratsaldean, ingurua ezagutzera atera ginen eta toki eder batetara heldu ginen.
Gauean bertan zeuden mozorroekin desfilea egin genuen eta jarraian diskofesta. Oso ondo pasatu genuen!
ASTEARTEA
Goizean esnatu ginen, arropa jantzi eta gosaldu genuen. Bukatzean, motxila prestatu, jaka jarri eta paseoa eman genuen Pasaia Donibaneko porturaino.
Ondoren, Albaola museoa bisitatu genuen. Hor, XVI. mendeko baleontziaren kopia ikusi genuen.
Arratsaldean kapitainaren itsasontzian Pasaia ezagutu eta jolas bat egin genuen altxorraren mapa lortzeko.
ASTEAZKENA
Altxorraren bila egiteko piratak bihurtu behar ginen. Txano piratak egin eta aurpegiak margotu genituen.
Pirata itxura hartuta, altxorraren bila joan ginen taldeka. Talde bakoitzak 7 pista bilatu behar zituen.
Ostean, pista guztiak elkartu eta altxorra lortu genuen, txokolatezko txanponak eta zapi beltzak.
Bukatzeko, bazkaldu eta Noraren urtebetzea ospatu genuen.
PRIMERAN PASATU DUGU PIRATEN ETXEAN!
PIRATEN BIZITZA HOBERENA DA!