ARI, ARI, ARI, GU ERE SUKALDARI!
Inauterietan sukaldari jantzia ipini genuen. Beste
mailetan, beste lanbide batzuk hautatu zituzten, adibidez, astronautak,
margolariak, meatzariak…
Mozorroa ipini eta gero, zenbait argazki atera genituen
egindako photocall-ean.
Gero, Txulalai eta Zapatain dantzatzera joan ginen
goiko patio estalira.
Jarraian, txorizoa jan genuen! Mmm… oso goxo zegoen!
Gero, nagusiek prestatutako dantzak ikusi genituen. Bikain egin zuten!
Azkenik, musikarekin denok dantzatzera animatu ginen!
Egun ederra pasa dugu guztiok!
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen: https://photos.app.goo.gl/yfj7u1RSrAR2wxRP7
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina