Orriak
▼
Orriak
▼
2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna
2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena
BEGIRA, BEGIRA ZER DAKIGUN EGITEN!!!
BEGIRA, BEGIRA ZER DAKITEN EGITEN !!
HAU DA ALAIK EGIN DUEN ERLOJUA, ORDUAK ESATEN ERE BEREHALA JAKINGO DU, BAIETZ!!!
ALAINEK EGIN DIGUN ANBULANTZIA DOTORE ASKOA !!!
GARBIKARIAREN ONTZIA BERZIKLATUZ, JOSTAILU APARTA!!!
ANBULANTZIAREN AURREKALDEAN, GIDARIA IKUSTEN DA!!!
ANBULANTZIAREN ATZEKO ATEA, KAMILA ETA GUZTI!!!
HEMEN ALFREDOK EGIN DUEN ANBULANTZIA, MUNDIALA, KAMILA DOTOREA NINU, NINU, NINUUUU!!!
JONEK, KOTXE LASTERKETAN ARITZEKO KOTXEA EGIN DU, 10. ZENBAKIA BIKAINA!
IKERREK, LASTERKETAN KORRITZEKO BOLIDOA EGIN DU, ZENBAKI MAGIKOA JARRI DIO. 7 A !!!
IKERREK, ANBULANTZIAZ GAIN TRENA, ESKOLAKO AUTOBUSA ... EGIN DU. PARKE MOBIL OSOA !!!
BENETAN EDERRA, IRAIAK EGIN DUEN GLOBO AEROSTATIKOA, BERTAN BIDAIATZEKO GOGOA EMATEN DU!!!
UDARAK ERE LASTERKETA KOTXEA EGIN DU. NESKA POLITTA ZENBAKIA JARRI DIO
15 A !!!
KONTU GEHIAGO
LAGUN BATZUEN KONTUAK DITUGU
Hemen Gorka, egin duen marrazki polita erakusten.
Ederto Gorka!!
Noak ere erakutsi nahi dizkigu egin dituen marrazki eder horiek.
Bikain, Noa!!
Hemen Oiherrek osatu dituen zenbakiak ikus ditzakegu.
Bideo honetan, Iraiak egin dituen hainbat lan ikusten dira.
Bai gaztelu ederra, Iraia!
Zein da barruan bizi den printzesa???
Beste honetan berriz, Aste Santuko oporretan zein
ederki pasa duten bere etxean erakutsi nahi izan digu.
Adi!
2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea
DUN, DUN, DUN, ZUEK DENAK TXAPELDUN
DUN, DUN, DUN,
ZUEK DANAK TXAPELDUN
OINATZEK BERE TXORI KAIOLA ERAKUSTEN DIGU
EA LASTER, BERTAN, TXORIREN BATEK ARRAUTZAK ERRUTZEN DITUEN.
ALAINE ETA JUNE, DOTORE ASKO JANTZITA
ATHLETIC ANIMATZEKO BETI PREST!!!
HEMENTXE, IRAIA LEPOKO EZIN EDERRAGOA JARRITA, BERE TALDE KUTTUNA ANIMATZEKO BETI PRONTO!!!
ATHLETIC, ATHLETIC, ZU ZARA NAGUSIA
DUN, DUN, DUN, AROA TXAPELDUN!!!
MADDIK BERE ASTEBURUA, OSO HIZKI ONEZ, IDATZIZ HELARAZI ZIGUN. MUNDIALA!!!
ALAINEREN ETXEAN, PARTXISA PARTIDAK JOKATZEN DITUZTE , NORK PRESTATUKO DUEN AFARIA EDO EGINGO DUEN HARRIKOA JAKITEKO.
ORAINGOAN, DUN, DUN, DUN, ALAINE TXAPELDUN!!!
GAUR, ALAIRI HORTZ BAT ERORI ZAIO. BEGIRA ZEINEN POLITTA DAGOEN.
PEREZ SAGUTXOA, EDO MARI TEILATUKOA ZEIN ETORRIKO ZAIN DAGO ORAIN.
ZER ORDU DEN IKASTEN ARI GAREN HONETAN, ERLOJUAK ERE, EGIN HASI GARA.
HEMENTXE DITUGU, PEIORENA, ENARRENA, LIBERENA.
ORDULARI BIKAINAK!!!!
JARRAITZEN DUGU BERRIAK JASOTZEN
Begira zer bidali diguten gure lagunek egun hauetan!!
Hemen dugu Gorka irudi geometrikoekin egin duen irudia
erakusten.
Bai errobota ederra!
Igandean, berriz, etxetik atera zen lehenengo aldiz eta txirrindula atera zuen.
Bai ederki!!
Astelehenean, ordea, lan eta lan, aritu da hamarrekoak osatzen,
49 arte!!
Oso ondo antolatuta, Gorka!!
Laiak, berriz, tutuez egindako eskulanak erakutsi nahi
izan dizkigu.
Oso politak, Laia!!
2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena
Musika
Egun on!
Zelan zaudete?? Zelan lehenengo paseitoak??
Aste honetan, gorputza mugitzen jarraitzeko pare bat koreografia uzten dizkizuet hemen.
Aukeratu gehien gustatzen zaizuena (edo biak, edo asmatu beste bat) eta dantzatzera!
Zelan zaudete?? Zelan lehenengo paseitoak??
Aste honetan, gorputza mugitzen jarraitzeko pare bat koreografia uzten dizkizuet hemen.
Aukeratu gehien gustatzen zaizuena (edo biak, edo asmatu beste bat) eta dantzatzera!
Besarkada handi bat eta animo guztioi!
Naroa 😙😙
(nirekin kontaktuan jarri nahi baduzue, zeozer galdetu, zeozer bidali... naroagoiriena@muskizkoikastola.eus)
Bidaiatzen jarraitzen dugu!
Kaixo bidaiariak!
Aste honetako lanak hurrengo link-an klik eginez aurkituko dituzue.
Bidai ona izan eta... kontuz, hirietan edo herrietan zehar arauak eta seinaleak errespetatu behar dira eta!
Musu, musu!
Hemen gaituzue berriro 1.maila!
Kaixo talde! Zer moduz zaudete? Guk, beti bezala, ondo jarraitzen dugu.
Aste honetako lanak utziko dizkizuegu hemendik.
Os dejamos por aquí las tareas para esta semana.
Lehenik eta
behin, gauzatxo bat. Hemendik aurrera, nahi izanez gero, asteko lan guztiak
errazago inprimatzeko aukera izango duzue.
Bi aukera daude: fitxak baino ez inprimatzea edo blogean dagoen guztia
(fitxak eta azalpenak) inprimatzea. Horretarako, beheko estekak sakatu:
En primer lugar, a partir de ahora, en caso de que
querías y tengáis impresora podréis imprimir las tareas de esta semana más
fácilmente. Hay dos opciones: imprimir únicamente las fichas o imprimir todo lo
que aparece en el blog (fichas y explicaciones). Para ello, haced click en los
links de abajo:
FITXAK- FICHAS ÚNICAMENTE:
FITXAK ETA AZALPENAK - FICHAS Y EXPLICACIONES:
APIRILAK 27 (Astelehena)
· Gaurko eguna
idatzi egutegian. Escribid el día de hoy en el calendario.
·Idazketa koaderno
berriari hasiera emango diogu. Hain zuzen ere, 7 zenbakia duenari. Lehenengo 2
orrialdeak egin. Vamos
a empezar el cuadernillo de escritura, concretamente el número 7. Haced las dos
primeras páginas.
· Euskara liburutik
(1. HIRUHILEKOA), 57, 58 eta 59. orrialdeak egin. Batzuek egina duzue jada 57. orrialdea.
Haced las páginas
57, 58 y 59 del libro de euskera (PRIMER TRIMESTRE). Algunos tenéis ya hecha la
pág. 57.
- MATEMATIKA: Aurrera zenbakikuntzan! Berriro ere, hartu etxean dituzuen babarrunak, makarroiak… eta 40-49ra doazen zenbakiak adierazi, gelan egiten dugun bezala. Badakizue, beste modu batzuetan ere egin daitekeela. ¡Avancemos con la numeración! Como la otra vez, con alubias, macarrones… representad los números del 40 al 49. ¡Ya sabéis que se puede hacer de muchas formas!
· MATEMATIKA: 49ra zenbatu ahoz. Cuenta en voz alta hasta el 49 en euskera.
· INGURUNE: Informazio hau irakurri eta hurrengo
ariketatxoa egin: Leed
esta información y haced la siguiente actividad (unir cada tipo de vivienda con
su imagen)
· Istorio hau entzun: “Eta zu, nola zaude?” Escucha esta historia:
· Gaur jolas bat proposatzen dizuegu. Ezetz asmatu? Hoy os proponemos un juego. Se trata de adivinar el
valor de cada dibujo. Pista: empezar adivinando el valor de la luna.
· Eguna barrezka amaitzeko... hor doakizue txiste bat!! Para acabar el día con una sonrisa... ¡Un chiste!
GIZON BAT
MEDIKUARENGAN
Gizon bat
medikuarengana joan zen eta esan zion:
- Mediku jauna,
arazo bat daukat. Nire puzkarrek ez dute usainik.
- Hori ez da
posible. Bota ezazu bat oraintxe bertan!, esan zion medikuak.
- PPPPPRRRRRRRRR!
- Hori larria da.
Ebakuntza behar duzu, esan zion medikuak.
- Ipurdian? galdetu
zion gizonak.
- Ez, gizona,
sudurrean, erantzun zion medikuak.
APIRILAK 28 (Asteartea)
· Gaurko eguna idatzi
egutegian. Escribid el
día de hoy en el calendario.
· Idazketa
koadernotik beste 2 orrialde egin. Del cuaderno de escritura haced otras 2 páginas.
· Euskara liburutik
60, 61 eta 62. orrialdeak egin. Haced las páginas 60, 61 y 62 del libro de euskera.
· Gaur, “Lan koadernoa” estreinatuko dugu eta 8 eta 9.
orrialdeak egingo ditugu. Del
cuadernillo de trabajo haced las páginas 8 y 9.
· MATEMATIKA:
Idatzi aurreko eta hurrengo zenbakiak. Escribe el número anterior
y posterior.
· INGURUNE: Hurrengo fitxa egin: Haz
la siguiente ficha. Une cada vivienda con su imagen y escribe de qué están
hechas las viviendas del ejercicio 2.
· INGURUNE: Gainidatzi eta osatu etxearen
zatiak. Ezin baduzu inprimatu lasai,
zeuk marraztu etxea. Escribe las partes de la casa. Si no podéis
imprimirlo, dibujad vosotros/as la casa.
· Ipuin hau entzun: “Otsoaren adu txarra”. Escuchad
este cuento:
· Bukatzeko,.... hor doakizue, gaurko txistea: ¡Chiste!
LANPARA MAGIKOA
Basamortuan mutiko
batek lanpara bat aurkitu zuen. Garbitzean, barrutik jenio bat atera zen:
- Hiru desio emango dizkizut- esan zion jenioak.
- Lehenengoa txuria izatea, bigarrena ur asko edukitzea
eta hirugarrena ipurdiak ikustea… - esan zion mutilak.
Eta jenioak mutikoa komuna bihurtu zuen.
APIRILAK 29 (Asteazkena)
· Gaurko eguna
idatzi egutegian. Escribid el día de hoy en el calendario.
· Idazketa
koadernotik beste 2 orrialde egin. Del cuaderno de escritura
haced otras dos páginas.
·
Euskara liburutik 66 eta 67 orrialdeak irakurri eta 68.
orrialdea egin. Lee las páginas 66 y 67 y haz la página 68
del libro de euskera.
· Lan koadernotik
10. eta 11. orrialdeak egin. Del
cuadernillo de trabajo haced la página 10 y la 11.
· MATEMATIKA: Hurrengo bi problemak egin: Haz
estos dos problemas.
·
MATEMATIKA: Hurrengo serieak egin. Haz las siguientes series.
· INGURUNE: Nola egiten da etxe bat? Hurrengo fitxa egin. Explica
cómo se construye una casa y después escribe quienes trabajan en dicho proceso.
· INGURUNE: Hurrengo ariketa egin. Inprimagailurik ez
baduzu, saiatu zeuk marrazkiak egiten. Ordenar los pasos en los
que se construye una casa. Si no disponéis de impresora, que traten ellos/as de
hacer los dibujos.
· INGURUNE: Ariketatxo hau egin. Inprimagailurik ez baduzu,
saiatu hitz bakoitzaren alboan dagokion gela egiten. Unid
cada palabra con la parte de de la casa correspondiente. Si no tenéis
impresora, haced por ejemplo, un dibujito al lado de cada palabra.
· Gaur, ARTE HEZKUNTZAN... Marraztera! Begiratu hurrengo
bideoa, aukeratu 2 marrazki eta egin. ¡A dibujar! Ved el vídeo,
elegid 2 dibujos y hacedlos. ¡Queremos ver cómo os quedan!
· Bertso- ipuin hau
entzun: ”Hiru txerrikumeak”. Ved este cuento en verso:
·
Amaitzeko, gaurko txistea:¡Chiste!
Neska batek galdetzen dio beste bati:
-
Zertan ari zara?
-
Hemen! Lagunari idazten!
-
Eta zergatik idazten duzu hain poliki?
- Nire lagunak ez dakielako azkar irakurtzen!
APIRILAK 30 (Osteguna)
· Gaurko eguna
idatzi egutegian. Escribid el día de hoy en el calendario.
·Idazketa
koadernotik beste 2 orrialde egin. Del cuaderno de escritura
haced otras dos páginas.
· Euskara liburutik
69, 70 eta 71. orrialdeak egin. Haced
las páginas 69, 70 y 71 del libro de euskera.
· Lan koadernotik
12 eta 13. orrialdeak egin. Del cuadernillo de trabajo
haced la página 12 y 13.
· MATEMATIKA:
Hurrengo eragiketak egin. Haz las siguientes operaciones.
· MATEMATIKA: Gaur, kontzeptu berri bat ikasiko dugu. Adi bideoari!
Hoy aprenderán un
concepto nuevo: los números pares e impares.
· INGURUNE: Hurrengo ariketak egin. Haced
los siguientes ejercicios.
○
Redondea cada cosa del color que corresponda
según el sitio en el que se encuentre.
○
Copia cada palabra donde corresponda.
○ Repasa
para qué sirve una casa.
·
Hor doakizue, gaurko txistea: ¡Chiste!
Haur batek esaten dio amari ikastolatik etxera joandakoan:
Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da:
- Matematikan BIKAIN atera dut.
- Oso ongi, oso ongi! Eta zein da bigarren notizia? - galdetzen dio amak.
- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.
ASTEBURU LUZEA, JAIZUBIA (Ostirala, larunbata
eta igandea)
·Agur apirila, kaixo maiatza! Maiatzak 31 egun ditu. Hemen duzue egutegia. Berdez margotu udaberrian jarraitzen dugula adierazteko. Beste marrazki bat egin nahi izanez gero, aurrera! Haced el calendario de mayo. Podéis hacer a Argitxo o cualquier otro dibujo. Pintadlo de verde para indicar que seguimos en primavera.
·Agur apirila, kaixo maiatza! Maiatzak 31 egun ditu. Hemen duzue egutegia. Berdez margotu udaberrian jarraitzen dugula adierazteko. Beste marrazki bat egin nahi izanez gero, aurrera! Haced el calendario de mayo. Podéis hacer a Argitxo o cualquier otro dibujo. Pintadlo de verde para indicar que seguimos en primavera.
Urtebetetzeak: Cumpleaños:
1.A mailan:
§ Maiatzak 19an, Silvia.
§ Maiatzak 22an, Anartz.
1.B mailan:
§ Maiatzak 3an, Oihan.
§ Maiatzak 18an, Laia Azkona.
· Hurrengo ipuina
irakurri: Leed este cuento:
·
MATEMATIKA: Hurrengo fitxa egin. Escribe
el número que se representa en cada caso y luego ordénalos de menor a mayor.
· MATEMATIKA: Falta diren zenbakiak idatzi. Escribe
los números que faltan.
· INGURUNE: Hurrengo fitxa egin: Haced la siguiente página. Leed ese pequeño
texto para saber cuál es la casa de Unai. Después, píntala. Marca la opción correcta y por último,
responde: ¿De qué materiales están hechas esas viviendas?
ONDO PASA ASTEBURU LUZE HONETAN!!!