2023(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

MADARIAGA DORRETXEA

Pasa den asteazkenean, maiatzak 17, Madariaga dorretxera joan ginen biodibertsitatearen inguruan gauza gehiago ikasteko. 

Dorretxea Urdaibai Biosferaren Erreserban dago, eta bertako ingurua ikaragarri gustatu zitzaigun. Gainera, ikusi ahal duzuenez eguraldi zoragarria izan genuen. 


Ingurua ezagutzeko ekintza batzuk egin genituen eta liburuxka bat ere bete behar izan genuen.



















Egin genituen ekintzetatik gehien gustatu zitzaiguna biodebertsitatearen gela izan zen. Izugarri polita iruditu zitzaigun eta gainera makila intsektu bat gertutik ikusteko aukera izan genuen.



Bertako parkean jolasteko aukera ere izan genuen, primeran pasa genuen, batez ere laberintoan!!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina