2020(e)ko abenduakren 26(a), larunbata

1.B MAILAKOAK HEMEN GAUDE! ONGI ETORRIAK! 

Kurtso honetara 18 lagun heldu ginen. 


Urrian gure laguna den Andrea etorri zen...


... eta orain dela 10 egun, beste lagun berri bat daukagu gelan! Mikaela! 


Gero eta lagun gehiago gara!

  😄😄😄

Hiruhilekoko lehen egunetik lanean egon gara. 

5 urteko gelan BURUHANDIAK proiektua gauzatzen hasi ginen. Baina konfinamendua heldu eta bertan behera utzi ondoren, aurtengo kurtsoan bakoitzak bere buruhandia eta maskuria izan du! 

ALAINE bere buruhandia eta maskuriarekin: 

HUGOren buruhandia: 

UNAI bere buruhandia egiten: 



Irailetik hona, MIKEL, YANIRE, UNAI, OIER, EGOITZ, HUGO, JUNE eta ALAINEREN URTEBETETZEAK ospatu ditugu! 


Ipuinak entzun ditugu. 

Liburutegiko zein etxeko liburuak irakurtzen ibili gara.


Euskaraldirako komiki bat ere sortu dugu! 


🎶EUSKARALDIA bertan da🎶


Ikasitakoa ondo barneratzeko   eskulan pilo bat egin ditugu...

Familia eta adiskidetasuna landu dugu: 

Giza gorputza landu dugun bitartean, robot handi bat eta robot txiki bat egin dugu: 

Zentzumenak lantzeko Mr.Potato bat egin dugu: 

Eta lokarriak lotzen ere ikasi dugu:  

Azkenik, Gabonetako hainbat eta hainbat eskulan egin ditugu: 

eta jolasten ere ibili gara, noski! Bai gela barruan bai kanpoan!

3 lerroan jolasa egin eta gelako lagunen artean jolastu dugu:

Matematikako edukiak lantzen: 

Eta patioan ere ibili gara:


Abenduaren 22an, Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etorri ziren!! Gure eskutitzak irakurri ostean, opariak ematera!!

Primeran pasa izan dugu eta urtarrilean berriz elkarrekin egoteko gogoz gaude! 


Orain gure etxekoekin gozatzeko momentua da. 
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON, SASI PIRATAK!