2016(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

2.A MAILAKOAK ANFIBIOEKIN LANEAN, ZAPABURUEN METAMORFOSIA

Badoa kurtsoa aurrera eta gu tokian tokikoa, eta garaian garaikoaren aldekoak garenez, ezin genuen erreka bisitatu gabe geratu.



Jantokitik balde batzuk hartu, eguraldi onaren zai egon eta han abiatu ginen gelan hainbeste entzuten genuen metamorfosi hura non eta nola hasten ote zen ikustera.





Arratsaldea errekan eman eta gero zapaburu bakarra hartu genuen arren ikaskide batzuek menditik gehiago ekarri zituztenez gure esperimenturako lagin nahiko lortu genituen.





Arrainontzia prestatu, errekako ura sartu eta behin esperimentua bukatuta guztiak errekara bueltatuko ditugunaren hitzarekin ekin diogu gure zientzilari lanari. Zein izango ote da ondorioa?






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina