ARGITXOK IZENADUBARA JOATEKO GONBIDAPENA EKARRI ZIGUN
GALTZAGORRI BIHURRI BATEK ONGI ETORRIA EMAN ZIGUN
HAUEK, GALTZAGORRIEN ETXETXOAK DIRA.
SORGINEN BARATZA IKUSI GENUEN.
AURRERAGO, LAMIA AGERTU ZITZAIGUN.
AKER BELTZA ERE IKUSI GENUEN ETA MUSU BAT BIDALI GENION IPURDIRA ZORTE ONA IZATEKO.
OSO AUSARTA IZAN GINEN ETA BASAJAUNAREN LABIRINTOAN SARTU GINEN.
HONA HEMEN, OLENTZEROREN BASERRIA. ZAHAR-ZAHARRA DA ETA EGURREZ EGINDA DAGO. LANDETXO-GOIKOA DU IZENA.
MARI DOMINGI , BASERRIKO ATEAN GURE ZAIN ZEGOEN.
ETA BARRUAN...OLENTZERO!!
BERAREKIN HIZKETAN EGON GINEN.
BUKAERAN, ARGAZKIAK EGIN GENITUEN.
BAZKALDU ONDOREN JOLASEAN IBILI ETA ESKULAN BATZUK EGIN GENITUEN.
BIKAIN PASA GENUEN ETA BADAKIGU, ZINTZO PORTATU EZKERO...OLENTZEROK OPARIAK EKARRIKO DIZKIGULA!!
Argazki guztiak ikusteko, klikatu hemen:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina