Aste santuko oporrak hartu baino lehen Pasai-Donibanera joan ginen, bertan dauden piratak bisitatzera.
Astelehenean autobusa hartu eta bertara joan ginen.
Bi egunez kanpoan lo egingo genuenez, ikusten duzuenez gauza asko eraman behar izan genituen.
Autobusa ezin zenez baserriko ateraino heldu aldapa txiki bat oinez igo behar izan genuen, hainbeste gauzekin ez zen erraza izan!!
Maletak alde batean utzi eta bertako piratek korro bat egiteko eskatu ziguten.
Zizur eta Txantxar piratek haien burua aurkeztu zuten eta bi taldetan banatu ziguten: PATAKON eta MARIZIKIN. Talde horiek etxeko ardurak egiteko, jolasteko, ... erabili genituen.
Lehenengo taldeari bazkaltzeko mahaia prestatzea tokatu zitzaien.
Behin dana prest egon, eskuak garbitu eta bazkaltzera joan ginen. Makarroiak, oilaskoa eta natilak izan zen menua.
Bazkaldu ostean jolasteko denbora eman ziguten.
Gainera bi jolas erakutsi zizkiguten, primeran pasatu genuen!!
Goxo-goxo afaldu genuen! Gero Txantxar piratarekin gaubela egin genuen eta musika kutxa jolasera jolastea tokatu zitzaigun. Froga ugari egin behar izan genituen!!
Asteartea heldu zen. Musika entzun eta ohetik altxatu ginen. Pijama erantsi eta egun horretako arropa jantzi genuen. Guztiak prest egon ginenean gosaltzera joan ginen. Egun luzea zetorren aurretik, beraz, asko gosaldu genuen: kolakao esnearekin, gailetak, fruta eta tostadak.
Egun horretan Pasai-Donibanera joan ginen, herria ezagutzera, bertan dagoen Albaola museoa bisitatzera eta itsasontziz ibiltzera.
Han Anarekin elkartu ginen!
Lehenengo Albaola museoa bisitatu genuen.
Gauza asko ikasi genituen itsasontzien inguruan.
Eta azkenean helbu zen Nao San Juan itsasontziaren erreplika ikusteko momentua, pasada bat izan zen!!
Museoa asko gustatu zitzaigun eta oso interesgarria izan zen, baina amaieran bazkaltzeko gogo izugarriak genituen.
Herriko plazan bokata ederra bazkaldu genuen, solomoa gaztarekin.
Bazkaldu ostean, jolasteko tarte txiki bat izan genuen eta amaitu zenean Zizur eta Txantarrekin portura bideratu ginen itsasontzia harteko.
Paseo ederra eman genuen portutik.
Pasai-Donibanen egun osoa igaro ostean, Ana agurtu eta piraten etxera bueltatu ginen. Etxerako bidea aldapaz beteta egon zen, eskerrak Zizurrek eta Txantxarrek jolas batzuk egin zituztela!!
Behin etxera heldu ginela, dutxa goxoa hartu, afaldu eta azken eguneko gaubela egin genuen. Zelako barreak bota genituen!!!
Ikusten duzuenez primeran pasatu genuen!! Eta heldu zen ohera joateko momentua.
Asteazkenean esnatu ginenean gauza guztiak jaso, maleta itxi eta gosaltzera joan ginen. Egun horretan, altxorraren bila joatea tokatzen zitzaigun. Baina, altxorra bilatzeko, lehenago pirata bihurtu behar ginen.
Pirata itxura hartu genuen ezta?
Orain prest geuden altxorraren bila joateko.
Pista batzuk jarraitu ostean, altxorra aurkitu genuen!!
Altxorra piraten zapia eta txokolatezko txanponak izan zen.
Azkenean, heldu zen etxera bueltatzeko ordua, pena handia eman zigun primeran pasatu genuelako eta lagunekin egun ederrak pasa genituelako, baina familia ikusteko gogoak ere genituen bizitako esperientzia guztiak kontatzeko.
Beraz, autobusa hartu eta ikastolara bideratu ginen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina