2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

2. MAILAKOAK, EGURALDIA ETA URAREN ZIKLOA

Azken asteetan jo ta fuego ibili gara eguraldiaren gora-beherak eta urak duen garrantzia aztertzen.


Erdi metereologo sartu eta egunero ibili gara gure erregistro orrietan eguraldia eta tenperatura jasotzen.


Horatz aparte liburuxka bat eta uraren zikloa irudikatzeko maketa polit bat egin dugu ere.




Azkenean eta gaiari agur esateko "Ni euri tanta banintz" kanta eta dantza egin ditugu.


Hemen 2.A-koak


Hemen 2.B-koak


Eta honekin eta lan izugarria egin ondoren... Bagoaz oporretan!!


2. MAILAKOAK GUGGENHEIMERA GOAZ

Joan den martxoaren 9an 2. mailako lagunok museora joan ginen. 


Bertan erakusketa eder bat eta arte lan ezberdinak ikusi genituen. Hau izan zelarik arreta gehien deitu zigunetako bat. Berenice.


Hala ere ez ginen ikustera mugatu, gu ere artista batzuk garenez hor ibili ginen gure arte lan abstraktoak sortzen.


Guggenheim, Gurenheim bihurtu arte.



Argazki guztiak ikusteko sakatu beheko loturetan.






2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

2 MAILAKOAK BERDINTASUNAREN ALDE

Joan den martxoaren 8aren inguruan ere bueltaka ibili gara 2. mailakoak. Neskak, mutilak, berdintasunak, ezberdintasunak...


Zerbait egin behar genuela eta gizon emakume pilo bat eta eginkizun ezberdin pilo bat jaso genituen hau horrela dela egiaztatzeko.


Ondoren 8 erraldoi bat osatu eta barruan argazki guztiak kokatu genituen.


Azkenean zera ondorioztatu dugu, denok gaitasun berdinak baditugu eskubide berdinak merezi ditugula.


Gora bihotzak!

2.A ETA B MAILAKOAK SORGINAK BAINO SORGINAGO INAUTERIAK OSPATZEN


Aurtengo inauterietan, ikastolan EUSKAL MITOLOGIA gaia aukeratu dugu. Guri SORGIN mozorrotzea egokitu zaigularik. Baiana ez pentsa gero edonolako sorginak ginenik! Gu euskal sorginak gara, Akerbeltz eta guzti!


Begok banakako argazki saioa egin ondoren prest geunden gure Akelarrea guraso eta legun guztien aurrean egiteko. 

GU SORGINAK GARA 
FESTA TA ALGARA
SUAREN INGURUAN
AKELARREAN DANTZAN!!


Akelarreak edonor gosetzen duela gauza jakina denez txorizo bila joan ginen bukatu eta gutxira.


Ummmm ze goxooooo eta zeinen ederki pasa genuen!!



Argazki guztiak ikusteko sakatu beheko loturetan.

1. A MAILAKOAK INAUTERIETAN















Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo beheko loturan.


1.A MAILA, HELDU DIRA GABONAK!







Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo beheko loturan.


1B MAILA, BERRIRO ERE HELDU DIRA INAUTERIAK!

  
Dena prest ongi pasatzeko!!
Aurten euskal sorginak gara, eta Akelarrea egiteko pronto gara!!



 DESFILEA  eta gero,….DANTZA eta….HITZ MAGIKOAK!



Ondoren, TXORIZO GOXOA jatera!!
Ez zaigu ezer falta!!


Argazki guztiak ikusteko sakatu beheko loturetan.

1.B MAILAKOAK GABONETAN


HELDU DIRA GABONAK!!
GELA APAINDU DUGU.


OLENTZERO ETORRI ZAIGU, OPARI ETA GUZTIZ.


JAIALDIAN GABON KANTA ABESTU ETA GAZTAINAK JAN DITUGU.

ORAIN OPORRAK!!


Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo beheko loturan.

1.B MAILAKOAK EUSKARAREN ASTEAN

BERRIRO ERE, EUSKARAREN ASTEA OSPATU DA MUSKIZEN.
GUK ERE PARTE HARTU DUGU.


HAU DA GURE GELAN EUSKARAREN ALDE PRESTATU DUGUN PANKARTA.


MEATZARI ARETORA JOAN GARA “TXANO GORRITXO” ANTZEZLANA IKUSTERA.
OSO BEREZIA ZEN ISTORIOA, BAINA ASKO GUSTATU ZITZAIGUN!


IKASTOLAKO IKASLE GUZTIAK ELKARTU GARA EUSKARAREN EGUNA OSPATZEKO.
HONA HEMEN, DENEN ARTEAN OSATUTAKO TESTUA.



Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo beheko loturan.






1.B MAILAKOAK GORPUTZAREKIN JARRAITZEN DUGU


GIZA GORPUTZARI BURUZ GAUZA ASKO IKASTEN ARI GARA, BAINA, HASTEKO, NOLAKOA DA GURE GORPUTZA??


GOAZEN GURE SILUETA EGITERA!


ONGI MARGOTU ONDOREN, MOZTU ETA…PREST DAGO!

HOLAKOAK GARA GU!!






Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo beheko loturan.