2016(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

2. MAILAKOAK PIRATEN ETXEAN





Piraten bizitza hoberena dela betidanik argi izan dugu. Hori oinarri, gu pirata bihurtzea besterik ez zitzaigun falta, baina ez edonolakoak.

Tripulazio lana, itsaso eta itsasontzien ezagutza, piraten etxea eta inguruak, dantzak, kantak, altxorrak eta mila gauza gehiago!!

Orain kontatuko dizueguna bizitako abenturaren zatitxo bat besterik ez denez galdetu ezaiguzue, gauza asko bait ditugu oraindik gogoan.


Lehen egunean autobusez abiatu ginen Pasai Donibanen dagoen piraten etxera. Han abordatu egin gintuzten eta haiekin eraman gintuzten.
Behin etxean taldeak egin genituen. Tomaxa, Marizikin, Tripaundi eta Patakon ziren taldeak eta bakoitzak bere kolorea zeukan gero jolas eta ardurak banatu ahal izateko.


Ingurua ere ezagutu genuen eta horrekin batera bertan bizi ziren piraten istorioak ere. Logelak prestatu, jolasak, mahaia jarri eta jasotzeko ardurak banatu... lan mordoa benetan!

   

Eguna bukatzeko eta lotara joan aurretik gaubela egin genuen musika kaxaren jolasarekin. Zoragarria izan zen!

Hurrengo egunean bapo gosaldu eta herrira jeitsi ginen. Bai Pasai Donibanen eta baita Pasai San Pedron gauza mordoa zegoen ikusteko baina gu San Juan baleontzia ikustera joan ginen. Horretarako itsasontzi txiki bat hartu eta beste aldera pasa ginen.

 


San Juan baleontzia nola berregiten zuten ikustea zoragarria izan zen baita orain dela 500 urteko bizimodua ezagutzea ere.



Ondoren buelta itsasontziz Donibaneko plazara, han bokata ikaragarriak jan, jolastu eta berriz itsasontzira baina oraingo honetan portutik paseoa. Muxu-muxu, 3-2-1, eta mila jolasekin batera itsasontzien berezitasunak ezagutu genituen eta ia ia eta konturatu gabe kariberaino joan ginen.



Herrian egin beharrekoak beteta mendira abiatu ginen berriro bidean froga dibertigarri batzuk egiteko prest. Gora heldutakoan denbora librea, dutxa, afaria eta denok hainbeste itxaroten genituen pijama desfilea eta diskoteka.




Asteazkenean goiz altxatu, gosaldu, maletak prestatu eta altxorra bilatzeari ekin genion. Altxorra non zegoen jakiteko pista jolas bat egin behar zen eta pista jolas horretan lortutako informazioarekin beste asmakizun bat emango ziguten.
Guzti hau lortzeko benetako piratak bezala mozorrotu eta bilaketari ekin genion.




Lortu genuen azkenean, eta urrezko txanpon eta piraten etxeko lepoko-zapien artean konturatu ginen laguntasuna bezalako altxorrik ez dagoela.



Sasipirata joan eta pirata itzuli ginen Muskizera. Maletak hartu, lo zakuak jaso eta gure lau gurpileko bergantinean untziratu ginen Txima, Prax, Lili eta Xaxa betirako bihotzean eramango ditugunaren ziurtasunarekin. 


3,2,1... OU YEAHH!!!!

ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO SAKATU AZPIKO LOTURETAN: