2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Bai, gorputza mugitu duzue!


Kaixo berriro ikasle maiteak!!

Zelan zabiltzate?? Azken egunetan zuen bideo eta argazki politak jasotzen ari naiz….a ze poza zuek kirola, dantza eta ariketak egiten ikustea!!!
Hemen dituzue batzuk….jarraitu bidaltzen mesedez!! Hemen duzue nire helbidea berriro badaezpada: unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus

1.B-ko Mikel Hule jotake daukagu hemen Kick Boxing-a praktikatzen. Guau!!


1.A-ko Maddik forma onean dagoela erakusten digu hemen, Course-Navette erronka zaila primeran egiten. Aupa Maddi!!


Maddiren klaseko Unax Aguilerak egiten ari den ariketekin bideo polit hau bidali digu… musika ta guzti!! Segi horrela Unax!!


Beitu ere ze martxa duen Oiher Zancak…..eta bere arrebak!!!


Markel Carro bi puxiken erronkarekin saiatzen. Ez da erreza eh??


 Amaitzeko bigarren mailako Liherrek Irune bere amarekin egindako jolas dantza polit honetan…Familiarekin martxan!!!



Bestalde, laster oporretan egon beharko ginenez, hemen dituzue ez aspertzeko proposamen eta erronka batzuk. ZAINDU, KIROLA EGIN eta ALAI BIZI, laster ikusiko gara eta!!

Hasteko, betiko moduan, beroketatxoa egingo dugu. Musikarekin dibertigarriagoa ezta? https://www.youtube.com/watch?v=nUn5Xzc9CZQ&feature=emb_logo

Malabareekin hasteko zapi batzuekin ariketa errazak https://www.youtube.com/watch?time_continue=165&v=IQs7lQ5zSpU&feature=emb_logo

Yoga ipuin bat (ERDERAZ).

Kontu ezberdinak (1A)


Zenbait lagunek gauza batzuk partekatu nahi dituzte gurekin

Maddik argazki batzuk bidali dizkigu zertan dabilen ikusteko:

Irakurtzen  du


Lanak egiten ditu

Eskulanak ere!

Oso pailazo ederra!

Bere txakurrekin ibiltzen da…



Eta kirola egiteko denbora ere badu, noski!


Ene! Zenbat buelta ematen dituzun!

Junek bere eskulanaren argazkia partekatu nahi du gurekin




Zer uste duzue dela?
Untxia agian?

Unax Aguilerak ere bere eskulana erakutsi nahi digu: 


Begiratu zein ondo dakien eta antzezten duen olerkia Unaxek:



Oso ideia ona txotxongiloena!

Hemen bidai liburua osatzen ari da. Japonia aukeratu du.


Beste argazki honetan ordenagailuan dabil matematika jolasean...



Segi horrela!!
Aioooo!!


Zer eguraldi egin zuen atzo?

Udaberria heldu da bai, baina baita elurra ere! 

Atzo, bai Mellon bai Galdamesen elurra ari zuela esan ziguten. 

     Alainek bidalitako argazkia

                    
eta  Alaik bidalitakoa

2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

AZKEN KONTUAK


HONA  HEMEN,  GURE LAGUNEK KONTATU DIZKIGUTEN GAUZAK

  

Laia Azkonak, bere untxitxo Ketty aurkeztu nahi izan  digu.
Bai politta!!



Laia Loidik, berriz, asmakizun bat bidaltzen digu.:
Zer ote da animalia hau?

Lanzaroten asko omen daude.


Noari, hortza erori zaio.

Zorte laztana,  Perez xagua edo Mari Teilaturekin!!
Gainera, , goizean goiz, gosaldu duen bitartean, ETB3 ikusi egin du.


Gorkak, beste egunean, bere etxeko balkoitik, Athletic-eri egindako omenaldian parte hartu zuen.
Aupa Atlhetic!!


 Oierrek bere ortzadarra bidali digu.
  Baita egindako eskulana.
Zer dago hor barruan?

 Hemen Karla bere txakurrarekin jolasten.
  Eta hemen, zertan ari da gure Karla?
Ah!! Bere izena egiten ari da.
 Bai polita!!
Marraztea ere asko gustatzen zaio.
Karla artista!!


Hona hemen , beste artista bat,.... June!




Bai eskulan politak!! 










ARROZ ESNEA PRESTATZEN 1A


Lehenengo mailako ikasleak sukaldeetan egon dira asteburu honetan!


Postre goxo bat prestatu dute: 
ARROZ ESNEA!!










Oso itxura ona dute!!
😋😋

ESKULAN EZBERDINAK


Ideia berri hauek heldu zaizkigu!!

 Gure Nikolek, margolan ospetsu batzuk margotu ditu.



Noak, ametsak  harrapatzeko  tresna egin du.


Gorkak erloju polit  bat egin du, eta hemen                                    aurkezten digu.


ISTA, ISTA, ISTA, ZUEK BAI ARTISTA!!!!




SUKALDARI TXIKIAK

BEGIRA ZENBAT SUKALDARI DITUGUN!!


 


Lagun batzuek, ( Iraia S., Laia, Egoitz, Arkaitz, Ioritz, Iraia H, Ibai, Gorka, Oier) proposatutako arroz esnea egin dute.







                                                       Osagaiak prest.
                                  Lanean,









                      Oier, sukaldari txano eta guztiz!!


Bai itxura ona!!


 Ibaieren etxean, ogi eder hauek egin dituzte, ere.


Okina aparta gure Ibai!!




 Aitor eta bere anaiak,berriz,  pizza goxoa egin dute!!



Hemen gure Ohier, albondigak egiten.


                         On egin denei!!