2020(e)ko martxoakren 31(a), asteartea

Bai, gorputza mugitu duzue!


Kaixo berriro ikasle maiteak!!

Zelan zabiltzate?? Azken egunetan zuen bideo eta argazki politak jasotzen ari naiz….a ze poza zuek kirola, dantza eta ariketak egiten ikustea!!!
Hemen dituzue batzuk….jarraitu bidaltzen mesedez!! Hemen duzue nire helbidea berriro badaezpada: unaidelaiglesia@muskizkoikastola.eus

1.B-ko Mikel Hule jotake daukagu hemen Kick Boxing-a praktikatzen. Guau!!


1.A-ko Maddik forma onean dagoela erakusten digu hemen, Course-Navette erronka zaila primeran egiten. Aupa Maddi!!


Maddiren klaseko Unax Aguilerak egiten ari den ariketekin bideo polit hau bidali digu… musika ta guzti!! Segi horrela Unax!!


Beitu ere ze martxa duen Oiher Zancak…..eta bere arrebak!!!


Markel Carro bi puxiken erronkarekin saiatzen. Ez da erreza eh??


 Amaitzeko bigarren mailako Liherrek Irune bere amarekin egindako jolas dantza polit honetan…Familiarekin martxan!!!



Bestalde, laster oporretan egon beharko ginenez, hemen dituzue ez aspertzeko proposamen eta erronka batzuk. ZAINDU, KIROLA EGIN eta ALAI BIZI, laster ikusiko gara eta!!

Hasteko, betiko moduan, beroketatxoa egingo dugu. Musikarekin dibertigarriagoa ezta? https://www.youtube.com/watch?v=nUn5Xzc9CZQ&feature=emb_logo

Malabareekin hasteko zapi batzuekin ariketa errazak https://www.youtube.com/watch?time_continue=165&v=IQs7lQ5zSpU&feature=emb_logo

Yoga ipuin bat (ERDERAZ).

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina