2020(e)ko martxoakren 25(a), asteazkena

Hemen gaude berriro 1.maila!


Egun on!!
Asteazkena da eta hemen gaude berriro.
Zelan zaudete politak? 
¡Buenos días! Es miércoles y aquí estamos de nuevo. 



Gu, ikusten duzuen bezala ondo gaude. Animatu ostadarrak bidaltzen!! Oraindik asko falta zaizkigu eta.
Animaros a mandar los arco iris que faltan.

Hurrengo egun hauetan egin behar duzuena uzten dizuegu hemendik.
Os dejamos por aquí las tareas a realizar durante los próximos días.

MARTXOAK 25
·      Irakurgaien liburutik bi orrialde irakurri. 2 páginas del libro de lectura.
·      Idazketa koaderno berdetik 2 orrialde egin, ez baduzue bukatu dagoeneko. 2 páginas del cuaderno de escritura si no lo habéis terminado aún.
·      4 batuketa eta 4 kenketa egin. 4 sumas y 4 restas.
·      Ipuintxo hau ikusi eta entzun: "Pupu eta Lore". Ved este cuento.
·      Hurrengo eskulana egin “Nor dago kutxaren barruan?” Zuek aukeratu gehien gustatzen zaizuen eredua. Ikusi nahi dugu zelan geratzen zaizuen! Elegid y realizad una de las opciones de esta manualidad. Podéis mandarnos fotos y las pondremos en el blog.
·      Bukatzeko, asmakizun bat. Ezetz asmatu? Adivinanza.
Berak irina nahastu
zuk ogia jan.
Asmatu eta esan.

MARTXOAK 26
·      Irakurgaien liburutik bi orrialde irakurri. 2 páginas del libro de lectura.
·      Idazketa koaderno berdetik 2 orrialde egin. Agian bukatu duzue, ezta? 2 páginas del cuaderno de escritura, aunque quizá lo tengáis terminado ya.
·      4 batuketa eta 4 kenketa egin. 4 sumas y 4 restas.
·      Jarri dagokion ikurra (<, > edo =). Poned el símbolo adecuado entre las parejas de números.

·  Zer gertatzen da istorio honetan? Idatzi.
Escribid brevemente lo que ocurre en la historia.



·     Bukatzeko, asmakizun bat. Ezetz asmatu? Adivinanza:
Eskuinean adar bat,
ezkerrekoan bestea,
sabel aldean, berriz,
titiak edo errapeak.

MARTXOAK 27
·         Etxetik duzuen liburu bat hartu eta irakurri. Leed un libro que tengáis por casa.
·         4 batuketa eta 4 kenketa egin. 4 sumas y 4 restas.
·         Hurrengo ipuina entzun eta ikusi: “Listilla printzesa”  Ved el cuento.

·         Jolastu. 29 zenbakia sakatu behar duzu jolastu ahal izateko. Kontuz! Gehiegi okertzen bazara, marrazoak txalupa jango dizu. Elegid el número 29 para jugar.  https://www.cokitos.com/contar-decenas-y-unidades-con-delfines/play/

·         Bukatzeko, asmakizun bat. Ezetz asmatu? Adivinanza.
Beti ari den arren
hazten eta loditzen
ez da bere lekutik
sekula ere mugitzen.
ASTEBURUA
  • Orain sukaldera! Arroz esnea errezeta prestatuko duzue gurasoen laguntzaz. On egin! ¡Vamos a cocinar arroz con leche! Buen provecho.

·  Ipuin hau ikusi eta entzun: “Grufaloa” 
· Jolastu. 10 konbinazio ezberdin lortu behar dituzue. Hemen bezala:
Conseguid 10 combinaciones diferentes en cada partida que sumen entre sí el número central.
Jolasten hasteko, sakatu:
Para empezar a jugar clicar aquí:


MARTXOAK 30

  • Zelan geratu zaizue arroz esnea? Goxoa? Animatu argazkiak bidaltzera! ¿Qué tal os ha quedado el arroz con leche? Animaros a mandar alguna foto.
  • Goazen Aurrera batuketa eta kenketekin!! Ezetz asmatu falta diren zenbakiak! Adivinad el número que falta.

  • Ordenatu zenbaki hauek handienetik txikienera: Ordenad de mayor a menor.
  • Idatzi aurreko eta ondorengo zenbakiak: Escribid el número anterior y posterior.

  • Ipuintxo hau  entzun: Escuchad este cuento.
  • Irakurri galera iragarki hau eta gero, orri batean galderak kopiatu eta erantzun. Leed este anuncio sobre un objeto perdido. Después, escribid las preguntas y respuestas en una hoja.

  • Ezetz asmatu? Adivinanza.
Goxo-goxoa naiz
babarrun artean bero, 
asko zatitzen banauzu
 negar egingo duzu gero.

MARTXOAK 31
·      Ikasi buruz olerki hau: Aprended este poema.

GEZURRETAN
Elur beltz
eta ikatz zuri.
Odola berde
porrua gorri
egia gezur
gezurra egi…….
Metro bateko sudurra
hazi zait niri.


·      Batuketa eta kenketa gehiago. Ezetz asmatu! Adivinad el número que falta.

  • Bete hurrengo taula: Completa la siguiente tabla.


  • Ipuintxo hau irakurri: “Oilo gorria eta xitoak” Leed el siguiente cuento.











  • Proposamen berria daukagu zuentzat!! Hurrengo egunetan mundua ezagutuko dugu bidai birtual bat eginez. Bakoitzak liburu bat sortuko du nahi duen herrialdeari buruz (Japonia,  Italia,  Egipto, India… nahi duzuena!!!) eta apurka-apurka joango zarete osatzen… Gaurko lana hauxe izango da: ¡Nueva propuesta! Se trata de un viaje virtual por el mundo. Elegid un país (por ejemplo, Japón, Italia, Egipto, India ... el que queráis) para crear un libro sobre ese país. Poco a poco lo iremos completando. Tarea para hoy: ¿Dónde está dicho país? ¿Qué idioma se habla? Escribe como se dicen algunas palabras sencillas en ese idioma, por ejemplo, hola, adiós, gracias... Podéis añadirle los dibujos que queráis y a la vuelta veremos todos los libros en la Ikastola.
§  Non dago herrialde hori?
§Zein hizkuntza erabiltzen da?Idatzi zelan esaten diren hitz ezagun batzuk hizkuntza horretan. Adibidez, kaixo, agur, eskerrik asko…
Guk egindako eredu bat utziko dizuegu hemendik.




Zuek marraztutako irudiak gehitu ahal dizkiozue liburuari.

Ah!! Ikastolara itzultzen garenean liburu guztiak ikusiko ditugu!

  • Ezetz asmatu? Adivinanza.
Etxean edukitzeko zikinegia,
besoetan hartzeko lodiegia;
guk berari pentsua,
berak guri haragia.
Ezetz igarri animalia!

Laster arte kuadrilla!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina