2020(e)ko apirilaren 6(a), astelehena


ETXEAN  ERE, EUSKARAZ!
Begira zer bururatu zaion Aiurri egitea, gogoratzeko etxean ere, euskaraz egin behar dutela.

Ideia bikaina, Aiur!!
----------------------------------------------------------------------------------------------------


Hemen dugu gure lagun Lier.


Tortita goxoak prestatu ditu. Ummmmm!!
  
Matematika ariketak egin ditu.

Lorategian loreak erein ditu eta jakiteko zer diren, txartelak egitea pentsatu du Lierrek.



Kartelak plastifikatu ditu euria egiten duenean, babestuta egoteko.

Makiltxoak ipini , eta txartelak prest daude!



Begira nola geratu zaion lorategia. 
Lorazain bikaina , Lier!

Olerkia ikasteko, ere,  denbora izan du Lierrek. 
Entzun, entzun!!
---------------------------------


Gogoratzen duzue Ibaiek erakutsi zigun egindako ogi goxoa?
Ba, errezeta bidali digu, nahi duena animatzeko ere etxean egiten.
 Hau da errezeta:

OSAGAIAK:

500gr. irina
350ml. ur
8gr.gatza
8gr.legamia  lehorra (ogia egitekoa)

TRESNAK:

otzia
hagaxka
mahaia
labana
labea

EGITEKO MODUA:

Hasteko, ontzi batetan, nahastu behar dira,gatza, legamia eta ura. Ondo nahastu ondoren, gehitu behar zaio irina eta berriro nahastuko dugu hagaxka baten laguntzaz, masa itsaskorra geratu arte.
Jarraitzeko, mahaian, irina botatzen da eta bertan,  lortu den masa ondo oratu behar da  homogeneoa geratu arte.
Ondoren, masa horrekin bola bat egin  eta ontzi garbi batean sartu  eta estali  behar da zapi batekin. Erreposatzen uzten da, bikoitza bihurtu arte.
Bukatzeko, irina gehiago botatzen da mahai gainean, eta  masari mozketa batzuk egiten zaizkio labean sartzeko (220ΒΊ, 50 minututan).
Komenigarria da, laba beheko aldean ura jartzea erretilu batean hezetasuna mantentzeko.


On egin!!

------------------------------------------
Oihan animatu da bere anaiekin, ( Lander eta Adei) egin duten ortzadarra bidaltzen.



Beraiek ere, etxean geratzen dira!!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina