Kaixo
laztanak!!! Zelan ibili zarete oporretan?? Egun libre desberdin hauetan seguru
pozik ibili zaretela, nahiz eta etxean egon behar. Laster kalera ateratzeko
aukera izango duzuenez espero dut ariketa fisikoarekin jarraitzea, aprobetxatu
hankak ondo luzatzeko!! Nik hemen jarraituko dut zuen bideoen zain, asko pozten
naute eta! Hemen
dituzue egun hauetan bidalitako batzuk.
Hemen
duzue 1.Ako BeΓ±at Rubio bere etxean jotake!!
Markel
Garciak bi bideo bidali dizkigu jada. Batean tenisean dabil ….
….eta
bestean hain famatua egin den plank challenge praktikatzen
Etxean
duten lorategia aprobetxatuz Oihan Velasco ta bere anaiek boleibolean dituzue
hemen. A ze nolako inbidia!!
Bigarren
mailatik ere bideo batzuk bidali dizkidazue. Adibidez, beitu Izaro Monedero ze
esaten digun…
Jon
Secok dantza kurioso hau bidali digu. A ze martxa!
…eta
amaitzeko bideokin Naroa Imaz-ek ere forma mantentzen ari dela erakutsi nahi
digu…segi horrela!
Aurrekoetan
bezala, proposamen batzuk jarriko dizkizuet hemen, ariketa edo kirola egiteko
ideirik gabe geratzen baldin bazarete eta batez ere gogoratu, oso garrantzitsua
da mugitzen jarraitzea zuen osasunerako!!
Betiko
moduan, martxan jartzeko musikarekin eta familiarekin egiteko zunba saioak oso
aproposak dira. Hau nahiko erreza da…AURRERA!
Etxeko
edonorrekin (aita, ama, anai-arreba, amama, aitite….) egiteko jolas erreza eta
dibertigarria (ez da behar Instagram konturik ikusteko)
Nire
lankide batek kaniketarako (txapetarako ere baliogarria izan daiteke) prestatu
duen zirkuitu bat nola egin azaltzen digu PDF honetan. Oso erreza da eta
entretenigarria.
KANIKEN LABERINTOA
KANIKEN LABERINTOA
Beno
koadrila, jarraitu zaintzen eta ariketa fisikoarekin…eta bidali bideo gehiago
lotsarik gabe, zuek ikustea asko alaitzen gaitu ta.
BESARKADA
HANDIA!!!!
Unai
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina