2016(e)ko urtarrilaren 25(a), astelehena

KAIXO!


Beno ba, heldu da azkenean gure lehen sarrera!

1. eta 2. mailako piraten aurreneko testutxoa, botila barruko pergamino kiribildutik zuen egongeletara zuzen-zuzenean.

Blog honen bitartez Ikastolan egingo ditugun ekintza ezberdinen berri ematea besterik ez dugu nahi. Saiatuko gara beraz, ahal dugun neurrian, testu eta argazkitxoak igotzen. Ikastolan egindakoen zatitxo bat, besterik ez bada ere, zuen etxeetara heldu dadin.

Ongi etorri gure itsasontzira eta ondo heldu haize-oihalei. Hasi da bidaia!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina