2019(e)ko azaroakren 1(a), ostirala

MAURETH-EN ONGIETORRIA PRESTATZEN


ASTELEHENEAN IKASKIDE BERRI BAT ETORTZEN ZAIGU GELARA. MAURETH DU IZENA ETA HONDURASETIK DATOR. BERAZ, ATZO BERE HARRERA PRESTATZEN EMAN GENUEN EGUN OSOA.

LEHENDABIZI, BERE HERRIALDEA EZAGUTZEN EGON GINEN ETA DENON ARTEAN HURRENGO HORMA-IRUDIA OSATU GENUEN:




GERO PUXIKAK PUZTU DITUGU ETA HORIETAN BERE IZENA IDATZI DUGU.




ONGI ETORRI KARTELA ERE PRESTATU DIOGU:





ETA LANEAN EGON GAREN BITARTEAN  GIROA HONDURASKO MUSIKAREKIN GIROTU DUGU. (https://www.youtube.com/watch?v=QGFk99ZU1Uk)





ASTELEHENEAN EZAGUTUKO ZAITUGU MAURETH!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina