2020(e)ko apirilakren 23(a), osteguna

Kaniken laberinto bat egiteko prest!


Kaixo laztanak!!! Zelan ibili zarete oporretan?? Egun libre desberdin hauetan seguru pozik ibili zaretela, nahiz eta etxean egon behar. Laster kalera ateratzeko aukera izango duzuenez espero dut ariketa fisikoarekin jarraitzea, aprobetxatu hankak ondo luzatzeko!! Nik hemen jarraituko dut zuen bideoen zain, asko pozten naute eta! Hemen dituzue egun hauetan bidalitako batzuk.

Hemen duzue 1.Ako BeΓ±at Rubio bere etxean jotake!!



Markel Garciak bi bideo bidali dizkigu jada. Batean tenisean dabil ….



….eta bestean hain famatua egin den plank challenge praktikatzen


Etxean duten lorategia aprobetxatuz Oihan Velasco ta bere anaiek boleibolean dituzue hemen. A ze nolako inbidia!!



Bigarren mailatik ere bideo batzuk bidali dizkidazue. Adibidez, beitu Izaro Monedero ze esaten digun…



Jon Secok dantza kurioso hau bidali digu. A ze martxa!



…eta amaitzeko bideokin Naroa Imaz-ek ere forma mantentzen ari dela erakutsi nahi digu…segi horrela!



Aurrekoetan bezala, proposamen batzuk jarriko dizkizuet hemen, ariketa edo kirola egiteko ideirik gabe geratzen baldin bazarete eta batez ere gogoratu, oso garrantzitsua da mugitzen jarraitzea zuen osasunerako!!

Betiko moduan, martxan jartzeko musikarekin eta familiarekin egiteko zunba saioak oso aproposak dira. Hau nahiko erreza da…AURRERA!


Etxeko edonorrekin (aita, ama, anai-arreba, amama, aitite….) egiteko jolas erreza eta dibertigarria (ez da behar Instagram konturik ikusteko)


Nire lankide batek kaniketarako (txapetarako ere baliogarria izan daiteke) prestatu duen zirkuitu bat nola egin azaltzen digu PDF honetan. Oso erreza da eta entretenigarria.

KANIKEN LABERINTOA

Beno koadrila, jarraitu zaintzen eta ariketa fisikoarekin…eta bidali bideo gehiago lotsarik gabe, zuek ikustea asko alaitzen gaitu ta.

BESARKADA HANDIA!!!!

Unai

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina