2020(e)ko ekainakren 8(a), astelehena

Musika

Kaixo kaixo!
Aste honetan gorputzarekin egin ditzakegun soinuak landuko ditugu. Asko ikasi dugu musika tresna desberdinei 
buruz (Peru eta Otsoa ipuinean asko landu genituen, gogoratzen?), 
baina badakizue gure gorputzarekin ere musika egin ahal dugula? Txaloak, atzamarren kriskitinak, 
oinekin lurra jo, ahoko airearekin jolastu…
Hemen uzten dizuet gorputz atalak ikutuz dantzatzeko koreografia bat:

Dantzatu eta gero, asma ezazue zuek zuen erritmoa eta frogatu zenbat soinu desberdin egin ditzakezuen 
zuen gorputzekin!
Gogoratu, nahi izatekotan, egin eta gero niri bidaltzen egiten duzuena (naroagoiriena@muskizkoikastola.eus)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina