Kaixo!
OHARRA: Gogoratu kurtsoa amaitzen doa eta etxean egin dituzuen gauzen berri izan nahiko nuke, beraz, ahal baduzue bidali mesedez, orain arte bidalitako gauzen bideo/argazki/e-mailak.. baita hemendik aurrera egingo ditugunenak ere.naroagoiriena@muskizkoikastola.eus(batzuk jaso ditut iada, mila esker)
Aurreko astean
soinuaren ezaugarrietako bat ikasi genuen, tinbrea,
hain zuzen. Aste honetan, soinuaren beste bi ezaugarri errepasatuko ditugu,
altuera eta iraupena.
Altuerak, soinua altua edo grabea den adierazten digu eta noten bidez adierazten
da.
Zuk zeuk frogatu:
- Munstro erraldoi baten ahotsa imitatzen saiatu. Soinu grabea edo altua da? Grabea, ezta?
- Irrintzi bat egin. Soinu grabea edo altua da? Altua, ezta?

Hemen, adibide
txiki bat.
Musikan,
altuerak, noten bidez adierazten dira.
Iraupenak, soinuak laburragoak edo luzeagoak diren
adierazten digu.
Zuk zeuk frogatu:
- Eman txalo bat eskuekin. Soinu laburra edo luzea da? Laburra, ezta?
- Deitu etxeko norbait bere izena oihukatuz. Soinu laburra edo luzea da? Luzea, ezta?
Hemen duzue bideo bat iraupen desberdina duten soinuekin.

Eta zuk, etxean dituzun gauzekin soinu grabeak eta agudoak egin ahal dituzu? Ze gauzekin? Eta zure ahotsarekin? Edo musika tresnaren batekin? Eta laburragoak edo luzeagoak??
Besarkada handi bana.
Naroa
OHARRA: Gogoratu kurtsoa amaitzen doa eta etxean egin dituzuen gauzen berri izan nahiko nuke, beraz, ahal baduzue bidali mesedez, orain arte bidalitako gauzen bideo/argazki/e-mailak.. baita hemendik aurrera egingo ditugunenak ere.naroagoiriena@muskizkoikastola.eus(batzuk jaso ditut iada, mila esker)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina