2020(e)ko maiatzaren 22(a), ostirala

Zapatak arrantzatzera!

Hemen nago berriro lagunak! Zelan daramazue?? Azken aldian zuen oso berri gutxi izan ditut, pixkat abandonatuta naukazue!! Gogoratu edozein gauza bidali ahal didazuela: bideoak, argazkiak…nahi duzuen lekuan eta ariketa edo kirola egiten. 

Nik, dena den, proposamen berriak ekartzen dizkizuet, nahi baduzue egiteko, Unax Aguilerak aurreko astean egin zuen bezala. Beitu ze ondo bete zituen puxiken erronkak!

  
….eta hemen dituzue nire proposamenak. Hasteko bi puxikekin beste erronka bat, hau pixka bat zailagoa, baina zuek oso trebeak zarete eta primeran egingo duzue!!


Oreka lantzeko hain modan dagoen komuneko papera erabiliz beste erronka polita bat. Astiro astiro seguro lortzen duzuela!


Eta gaurkoz amaitzeko ZAPATAK ARRANTZATZEN jolasa. Nik oso ondo pasatu dut hau egiten…saiatu zuek eta bideoak bidali bale??


Hauxe da dana ikasle maiteak, espero dut danak ondo eta zoriontsu egotea.

BESARKADA HANDI BAT!!

Unai

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina