2020(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

Musika, 1. zikloa


Kaixo kaixo!

Aste honetan, soinuaren ezaugarriak errepasatzen jarraituko dugu. Aurreko astean, “Peru eta otsoa” ipuinean pertsonaia bakoitzak soinu mota (musika tresna) bat zuela ikusi genuen. Soinuaren ezaugarri horri TINBREA deitzen zaio (bai, etxeko atea zabaltzeko jotzen duguna bezala, jeje).

Oraingoan, tinbre desberdineko soinuak aztertuko ditugu ere baina ez musika tresnenak, baizik eta gure eguneroko bizitzan entzun ahal ditugunak, bi taldetan desberdinduz:

(bideoak begiak itxita entzun ditzakezu eta entzuten den soinua zein den asmatzen saiatu)

Naturako soinuak:


(trumoia, haizea, olatuak, adarrak, erreka, euria, sumendia, harriak, iturria, gaua, txoriak, sua)


Gizarteko soinuak edo soinu artifizialak:


(motorra, inprimagailua, garbigailua, telefonoa, aspiragailua, tinbrea, kotxea, atea, likuadorea)
Eta zuk etxean ze soinu entzun ditzakezu? Eta leihotik?

Besarkada handi bana.
Naroa

OHARRA: Kurtsoa amaitzen doa eta etxean egin dituzuen gauzen berri izan nahiko nuke, beraz, ahal baduzue bidali mesedez, orain arte bidalitako gauzen bideo/argazki/e-mailak.. baita hemendik aurrera egingo ditugunenak ere.
naroagoiriena@muskizkoikastola.eus
(batzuk jaso ditut iada, mila esker)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina