2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

1.ZIKLOKO TXANGOA

Aurreko ostiralean, ekainak 3, 2.mailakook 1. mailakoekin batera autobusetan sartu eta Sarria aldera, Gorbeiara, joan ginen elkarrekin egun pasa egitera.


Autobusetik jeitsi eta pagoen, haritzen eta lizarren  artean, Baias ibaiaren ondotik,  ibilbidetxo bat egin genuen.
Bertan, behiak ere ikusi genituen.  


Baita harrizko zalditxoa aurkitu ere.


Nahiko ibili eta jolastu ondoren, elkarrekin borobil handi bat egin eta motxiletan eramandako bokatak, ezin goxoagoak, jan genituen.




Aurki, inguruan genituen harriak, hostoak  eta egur zatiak erabiliz super kabaƱa bat egin genuen baratza eta guzti! Ederra baino ederragoa geratu zitzaigun.


Denok elkarrekin egun zoragarria pasa genuen. Oso ondo eta gustura egon baiginen.


Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo lotura honetan https://goo.gl/photos/6mnbmzCQBVpiDC6v9

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina