Orriak

2016(e)ko ekainaren 13(a), astelehena

2.A MAILAKOAK HAUR HEZKUNTZA ETA 6. MAILAKOEI BERTSOTAN

Piraten etxetik bueltatu ondoren, bizitako guzti hura besteei helarazi behar geniela pentsatu genuen.


Eta hara non, baleei eta euskal arrantzaleei buruz ari ginela, Orion arrantzatu zen azken balearen bertsoak heldu ziren guregana. 


Haiek, guk egindako hainbat lanek bezala, ez zuten egilearen izenik eta urteetan pasa ziren ahoz-aho Benito Lertxundik musika jarri eta grabatu zituen arte.


Bertso hauetan azken bale haren arrantza nolakoa izan zen kontatzen da eta hala egin genuen guk ere. Sarreratxo bat prestatu eta gure abentura doinu eta neurri berean kantatu genien entzun nahi izan zuten guztiei.

Rikardok bideo hauek grabatu zituen bere gelatik pasa ginenean, gu bertsotan eta gero denok batera euri tanta banintz dantzatzen. Mila esker Rikardo!!



Bukatzeko hona gela guztietan atera genituen argazkiak:

Argazki guztiak ikusteko sakatu HEMEN edo lotura honetan  https://goo.gl/photos/X8FvdMPeuE8bXeLq6











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina